Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontis pilota enpresak Burgos Hiriko Irekia aurkeztu zuen atzo, Gaztelako hiriko udaleko ordezkariekin batera. Datorren larunbatean emanen diote hasiera txapelketari zortzi bikoteek, Burgosko Lavaderos kaleko pilotalekuan. Pilotariak binaka lehiatuko dira. Ohi bezala, Frontis enpresako bi pilotari sakandarrek parte hartuko dute Irekian. Jon Gorritik lehen egunean mustuko du txapelketa, larunbatean. Alvaro Gomez alboan duela, Mikel eta Altunarekin neurtuko dituzte indarrak. 20:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partida izanen da. Nagore igandean sartuko da Irekian. Uharte atzelariarekin batera, Amantegi eta Garmendiaren aurka lehiatuko da, 20:00etan hasiko den pilota jaialdiko bigarren partidan.Azaroaren 23an jokatuko da finala. Ea sakandarrak iristen diren.