Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, azaroaren 14an, ostiralean, II. Mailako Nafarroako Aizkora Txapelketako finala hartuko du Doneztebek. Aizkora jaialdia Doneztebeko eskoletako pilotalekuan jokatuko da, 17:30etik aurrera. Ekainaren 28an jokatutako kanporaketan sailkatutako lehen bost aizkolariak ariko dira lehian: Ander Erasun (Aurtiz), Luis Mari Belarra (Doneztebe), Manuel Kañamares (Arostegi), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz) eta David Amillano (Altsasu). Aizkolariek bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko dituzte. Lehen bi sailkatuak, txapeldun eta txapeldunorde izateaz gain, heldu den urtean maila nagusian aritzeko txartela lortuko dute.