Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, azaroaren 16an jokatuko da Sakanako VIII. Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du proba, Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Iturmendiko Udalen laguntzarekin eta hainbat babeslerekin. Asteazkenean aurkeztu zuten herri lasterketa Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuko lehendakari Nerea Martinezek, Mankomunitateko Kirol Batzordeko buru Ruben Goñik eta Etxarri Aranazko alkate Maider Goñik.Etxarri Aranatzen hasi eta bukatuko da Sakanako VIII. Herri Lasterketako proba nagusia, 10,5 kilometrokoa. 12:00etan abiatuko da Etxarritik. Lehenik eta behin gurpildun aulkian doazenak abiatuko dira eta ondoren gainontzeko guztiak. Errepide zaharretik barna Bakaikura eta Iturmendira heldu eta gero, atzera ere Etxarrirantz abiatuko dira korrikalariak. "Orain arte herri batean hasi eta beste batean despeditzen zen herri lasterketa, baina aurten herri berean hasi eta bukatzea pentsatu dugu" azaldu zuen Nerea Martinez teknikariak. Sakanako VIII. Herri Lasterketa antolatzearen helburuak asko dira. Alde batetik helburu kulturala du, urtero Sakanako herri ezberdinean antolatzen denez, Sakanako herri eta txoko ezberdinak ezagutarazten baititu. Bestalde, atletismoa bulkatu nahi du. Sakanan korrikalari asko daude, horren isla da Dantzaleku-Sakana kluba indartsu dagoela, Sakanako herri askotan lasterketak antolatzen direla - Kirol Zerbitzuak horregatik antolatu du Sakanako Atletismo Kopa, hain zuzen - eta igandean, Behobia-Donostian, 97 korrikalari sakandarrek parte hartu izana. Eta proba honek ere euskara bulkatu nahi du, megafoniatik esaten diren guztiak, musika eta beste euskaraz izanen baitira. Igandean bertan eman daiteke izenaIganderako eguraldi polita iragarri du eguraldi iragarpenak, eta horrek korrikalari asko animatuko ditu. Kategoria txikietan 100 korrikalari espero ditu antolakuntzak, eta kategoria nagusian 150. Herri Lasterketan parte hartu nahi dutenek, igandean bertan eman dezakete izena, Etxarri Aranazko udaletxean. Helduek 10:00etatik 11:00etara egin beharko dute inskripzioa, 8 euro ordainduz, eta kategoria txikikoek 9:00etatik 10:00etara, dohain. Informazio gehiago Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan: 948 46 48 66 telefonoan. Sakanako VIII. Herri Lasterketa proba lehiakorra da. 10,5 km-koa da, eta proba nahiko laua da, ez du desnibel handirik. Zerbitzu medikua DYAren esku egonen da, eta Foruzaingoak ere proban izanen dira. Dutxen zerbitzua Andra Mari ikastolan izanen da eta lasterketa bukatu eta gero, korrikalari guztiendako auzatea izanen da. Lehenengo 150 parte hartzaileek kamiseta jasoko dute opari. Txikienak ereProba nagusia jokatu baino lehen, kategoria txikiendako lasterketak izanen dira, Etxarriko kaleetan barna prestatutako zirkuituan. Horrela, 10:00etan benjaminen txanda izango da, 700 metroko probarekin. 10:05ean kimuak ariko dira (1.400 m), 10:15ean haurrak (2.100 m) eta 10:25ean kadeteak (2.800 m). Kategoria txikietan sailkatutako lehen hiru korrikalariek domina jasoko dute, 10:45ean, eta bukaeran guztiendako auzatea izanen da. Sakandarrendako sari potoloak eta zozketa ugariAurtengo edizioan korrikalari sakandarren parte hartzea bulkatu nahi dute antolatzaileek. "Polita da Sakanan antolatzen diren probetan kanpotarrak bai baina etxekoak, sakandarrak aritzea. Horregatik sakandarrak saritzea erabaki dugu. Lehen sailkatutako ohiko sariez gain, lehen, bigarren eta hirugarren sakandarrek saria jasoko dute, dirutan, eta hortaz gain zozketa ugari eginen ditugu parte hartzaileen artean" azaldu zuen Nerea Martinezek. Horrela, proba nagusian parte hartzen duten guztien artean ondoko sariak zozketatuko dira: bi afari bi pertsonendako Lakuntzako Tximonena jatetxean, Razesa etxeko bizikleta bat, Jeingenekoa etxeko gazta eta jogurt lotea, eta Embutidos Aldazen txistorra lotea. Sakanako parte hartzaileen artean bi sari zozketatuko dira: bi afari bi pertsonendako Arbizuko Karrika tabernan, eta Razesa etxeko bizikleta bat. "Ikusgarria eta polita da Sakanako 97 korrikalari Behobia-Donostian aritu izana, baina are politagoa etxeko lasterketan aritzea. Hortaz, sakandar guztiak animatzen ditugu igandean herri lasterketan aritzea, polita izango delako eta gurea dena ere bulkatu behar dugulako" aipatu zuen Ruben Goñik. Herrien arteko lehiaNobedade moduan proba barruan herrien arteko lehia antolatu du Mankomunitateak. Lehiaketa burutu ahal izateko gutxienez Sakanako hiru herri ezberdinetan hiruna korrikalari izan beharko dira. Herri bakoitzeko korrikalarien denbora batuaz, denbora onena egiten duen herriak irabaziko du saria: hiru afari bi pertsonendako Iturri Eder jatetxean. Herrien arteko lehia ez bada gauzatzen, sari hau Sakanako korrikalarien artean zozketatuko da. Sariak (sari ematea 13:30ean izango da)Lehen sailkatutakoek (Emakumezko / Gizonezkoek): 200 euro + trofeoaBigarren sailkatutakoek (E/G): 100 euro + trofeoaHirugarren sailkatutakoek (E/G): 50 euro + trofeoaLehen jubenilak (E/G): trofeoa + gaztaBeteranoak: Lehenengoa 35 urte eta lehenengoa 49 urte (E/G): trofeoa + gaztaLehenengoa 50 urte eta lehenengoa 59 urte (E/G): trofeoa + gazta60 urtetik goragoko lehenengoa (E/G): trofeoa + gaztaLehen sakandarrak (E/G): 60 euroBigarren sakandarrak (E/G): 40 euroHirugarren sakandarrak (E/G): 20 euro