Pilota emaitzak

Guaixe 2008ko azaroaren 17a

Atzo Logroñoko jaialdia zabaltzen zuen partidan, Capellan eta Aitor Zubietak 10-22 galdu zuten Berasaluze IX.aren eta Goñi III.aren kontra. Jaialdia ixten zuen partidan, Del Reyk eta Beroizek 18-17 irabazi zieten Alberto Ongayri eta Galarza VI.ari, juxtu-juxtu. Burlatako Askatasuna pilota torneoan, haurren mailan, Ansotegik eta Lopez de Zubiriak (Etxarri Aranatz) 10-18 galdu zuten Goñiren eta Fernandezen aurrean (Zugarralde). Gazte mailan, Alustiza eta Otegik (Altsasu) 17-22 galdu zuten Iriondo eta Ulangaren kontra (Andoain), eta 22 urtez azpikoan, Etxeberria eta Agirrek (Olaztik) 7-22 galdu zuten Maestresalasen eta Iriarteren kontra (Leitza). Bukatzeko, aurrebenjaminen mailan, Irurtzun taldeko Galartza eta Azpirozi 9-18 irabazi zieten Berako Elzaurdiak eta Kanterok.