Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Frontis enpresak antolatutako Burgosko Binakako Irekiko final laurdenak jokatu ziren. Jon Gorriti atzelari uhartearrak Alvaro Gomezen laguntza izan zuen aurreko koadroetan, Mikel eta Altunari kontra egiteko. Alvaro Gomezek eta Gorritik partida ona egin zuten, hain zuzen ere errioxarra nagusi izan zen piloteoan, baina Mikel hobeki errematean. Gainera, atzeko koadroetan Altunak Gorriti hartu zuen menpean, eta ondorioz bi jokotan galdu zuten Alvaro Gomezek eta Gorritik (10-7 eta 10-8), eta Burgosko Irekitik kanpo geratu ziren. Bestalde, Jorge Nagore aurrelari irurtzundarrak Huarterekin jokatu zuen, Amantegiren eta Garmendiaren kontra. Amantegi eta Garmendia izan ziren nagusi, alde nabariarekin eta errezitaldi bikaina emanez, eta Burgosko Irekitik kanpo utzi zituzten Nagore eta Huarte, haiei bi jokotan irabazi eta gero (1-10 eta 7-10). Ondoko bikoek jokatuko dituzte final aurrekoak: Urdaniz-Arretxe / Amantegi-Garmendia eta Antxia-Mitxelena / Mikel-Altuna.