Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako 133 ikastetxetako 5.281 ikaslek hartuko dute parte Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirol Institutuaren bidez antolatutako Iraupeneko Eski Eskolaren XXV. kanpainan, "Aste Zuria" izenarekin ezaguna den horretan. Abenduaren 14an hasi eta apirilera bitartean Belagua eta Abodiko eski pistetan ariko dira Nafarroako ikasleak. Bost eguneko egonaldiak 213 euroko kostua du, eta Nafarroako Gobernuak 86 euroko laguntza ematen du. Azaroaren 4an dauden plazen zozketa egin zuen Nafarroako Gobernuak. Sakanako ikastetxeei dagokienez, Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxeko 15 kide (13 ikasle eta 2 irakasle) aste honetan barna egonen dira Izaban (azaroaren 14tik 18ra). Ilbeltzaren 15etik 20ra bitartean Altsasuko Iñigo Aritzako 47 kide ariko dira Otsagin (44 ikasle eta 3 irakasle), eta martxoaren 22tik 27ra Altsasuko Zelandiko 52 kide (47 ikasle eta 5 irakasle) Izaban.