Marokoarrak jaun eta jabe Sakanako VIII. Herri Lasterketan

Guaixe 2008ko azaroaren 17a

Sakanako VIII. Herri Lasterketak jendez bete zuen atzo Etxarri Aranazko plaza. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak egindako deiarekin bat, haur eta gaztetxoek lehenengo eta helduek ondoren, herriko kaleak zeharkatu zituzten lasterka. Gaztetxoak herriko kaleetan barnaGaztetxoenek eman zioten hasiera atletismo festari, goizean goiz. Lasterraldi ederrak egin zituzten benjamin, kimu eta haurrek plaza inguruan markatutako zirkuituan. 10:00etan hasita, bira bakarra eman zioten benjaminek 700 metroko ibilbideari. Kimuak etorri ziren jarraian, 10:05ean, eta bi bira eman zituzten herriko plazaren inguruan, 1.400 metroko ibilbidean. Azkenik, 10:15ean haurrek hartu zuten txanda, 2.100 metroko ibilbidearekin. Kadeteen lasterketa espero zen 10:25ean, baina ez zen kategoria honetako korrikalaririk animatu. Udazken goiz freskoko giroa bero-bero jarri eta gero, domina banaketarekin eman zioten amaiera 60 gaztetxoek lasterraldiari. Dantzaleku-Sakanako Loli Mendozaren eskutik jaso zituzten sariak. Hain zuzen ere talde honetakoak ziren korrikalari gehienak. Iazko lehia lasterketa buruanEguerdiko 12:00etan irteera puntua atzean uzteko prest zeuden proba nagusian parte hartzera zihoazen 112 korrikalariak. Sakandarrak ziren ia erdiak, 42 zehatz-mehatz. Haize freskoarekin izutu gabe, Iturmendirako bidea hartu zuten korrikalariek, gurpildun aulkian zeudenek lehenengo eta gainerakoek atzetik. Etxarritik Iturmendirako joan-etorrian, 10,5 kilometroko ibilbidean, iazko irudiak errepikatu ziren: Etxarri atzean uztearekin batera, Jaouad Boualamek eta Raul Amatriainek hartu zuten lasterketa burua. Gertutik jarraitzen zituen Fran Cabrerak lehen kilometroetan, baina ibilbidearen erditik aurrera Boualameren eta Amatriainen artean geratu zen lehia. Itzuleran, Bakaiku zeharkatzearekin batera, erritmoa aldatu zuen Tuterako korrikalariak eta, Amatriain atzean utzita, bakar-bakarrik zeharkatu zuen Etxarri Aranazko helmuga, 30:41eko denborarekin. 15 segundora iritsi zen iazko irabazle Raul Amatriain (30:55) eta 19 segundora Fran Cabrera (30:59). Azken hau izan zen beteranorik azkarrena.Emakumeen artean ere, Marokora joan zen lehen saria: Aicha Bani izan zen azkarrena, 33:32ko denborarekin. Minutu erdi beranduago zeharkatu zuen helmuga bigarrenak, Ana Casares triatloilariak, 33:58ko markarekin. Nieves Zarza izan zen hirugarrena, 37:05eko denborarekin. Azken honek jaso zuen beterano onenaren saria. Gurpildun aulkidunetan, Igor Elizburu (32:09) nagusitu zitzaion Santi Lopetegi lakuntzarrari (39:11). Antton Zelaia (32:13) eta Nuria Ongai (38:25) izan ziren Sakanako azkarrenak. Sariak aukeranEguna behar bezala amaitzeko, ederki luzatu zen sari banaketa. Lehen hiru gizon eta emakumeek 200, 100 eta 50na euro eta trofeoa jaso zuten hurrenez hurren. Sakandarren parte hartzea sustatu asmoz, antolatzaileek bereziki puztu zituzten etxekoendako sariak: 60, 40 eta 20 euro lehen sakandarrendako. Gazte mailako eta beteranoen arteko onenak ere ez ziren esku hutsik joan, trofeo eta gazta ederra eraman zuen etxera. Gainera parte hartzaile guztien artean eta sakandarren artean Razesa markako bizikleta bana eta afari eder bana zozketatu ziren, baita Jeingenekoa eta Aldaz etxeko produktuen lote apartak ere. Herrien arteko lehia zen Sakanako VIII. Herri lasterketaren nobedadeetako bat eta hau ere sariarekin zetorren. Sakanako herri bereko lehen 3 korrikalarien denborak batuta, urdiaindarrak izan ziren saria irabazi zutenak: birendako afari bana. Sakandarren sailkapena8    Antton Zelaia Etxarri     0:32:1310    Francisco Javier Gomez Fernandez    0:32:2214    Igor Flores     0:33:0717    Javier Borrega Perianez    0:33:2123    Juantxo Arregi Asensio    0:34:1125    Iban Gonzalez Barroso     0:34:2026    Fermin Gabirondo Lanz    0:34:2728    Jon Iñaki Araña Razkin     0:34:4629    Mikel Lakuntza Arretxe    0:34:5930    Juan Carlos Gomez     0:35:0032    Juan Luis Maiza Begiristain    0:35:0634    Iñaki Lopez Huarte    0:35:1837    Fernando Ganuza     0:35:4938    Alberto Arrizabalaga Zelaia    0:35:5041    Juantxo Azurmendi Zelaia    0:35:5542    Felix Benjumea     0:36:0346    Kike Aldasoro     0:36:2847    Kaxi Estarriaga    0:36:3751    Santi Agirre Galartza    0:37:1060    Jose Ramon Ramirez Perez    0:37:2662    Jose Javier Maiza Begiristain    0:37:3166    Nuria Ongai     0:38:2567    Fernando Igoa Berastegi    0:38:2568    Aitor Azpiazu     0:38:2669    Alberto Mazkiaran Yaguez    0:38:2771    F. Javier Pain Santano    0:38:2973    Juanjo Oloriz     0:38:4477    Alberto Trevejo Martinez    0:40:0479    Ismael Lopez de Goikoetxea    0:40:2384    Aingeru Azazeta    0:41:4686    Tomas Mauleon Goñi     0:42:2888    Jose Ignacio Reparaz Berastegi    0:42:2989    Jone Pelaez Fernandez    0:42:4796    Jose Maria Mercero    0:44:31100    Andoni Jaka Irurtzun    0:45:35101    Patxi Atxa Goikoetxea    0:46:02102    Peio Goikoetxea    0:46:28104    Belen Mendoza Sando    0:46:43106    Peio Iglesias Mendilore    0:47:11107    Karlos Goikoetxea    0:47:12110    Loli Mendoza Sanzo    0:51:25