Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteburuan Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutuaren seigarren eta azkenaurreko jardunaldia jokatu zen. Jakina denez Sakanako Zaldi Beltza Xake Taldeko eta Altsasuko Laukia Xake Taldeko jokalariak ari dira bertan lehian. Preferente mailan Cesar Razkinek galdu egin zuen Jesus Maria Oiagaren kontra. Lehen mailan, Manex Insaustik menpean hartu zuen Valentin De Esteban, eta Jose Antonio Ieregik galdu egin zuen Fernando Hernandezen kontra. Julen Floresek ere galdu egin zuen Diego Moralen kontra. Bigarren mailan Aimar Ieregik galdu egin zuen Isidro Diazen kontra eta Ismael Antonek Asier Oraari irabazi egin zion. Markel Floresek Eduardo Tunon garaitu zuen eta Axel Grubek Jose Luis Garcia. Asteburuan 7. eta azken errondaErrotxapeako Civivox eraikinak (Iruñeko Maiteminduen Pasealekuko 37. zenbakia, beheko planta) hartuko du Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutuaren zazpigarren eta azken erronda. Larunbatean jokatuko da, azaroaren 22an, 16:00etatik aurrera. Preferente mailan Cesar Razkinek Adrian Ortega izanen du aurkari. Lehen mailan Aritz Idiazabalen kontra jokatuko du Manex Insaustik, eta Julen Flores eta Jose Antonio Ieregi sakandarren arteko lehia izanen da. Bigarren mailan, Ismael Antonek Gorka Losantosen kontra jokatuko du, Axel Grubek Ibai Beorlegiren kontra, eta Markel Flores eta Aimar Ieregi sakandarrak elkarren kontra ariko dira.Ea zer moduz despeditzen duten txapelketa gure xakelariek.