Hiru sakandar sailkatu dira Nafarroako Gazte Mailako Lau T´erdikoko finalerdietarako

Guaixe 2008ko azaroaren 20a

Asteazkenean Guillermo Mazo Memorialeko - Nafarroako Gazte Mailako Lau T´erdikoa - final laurdenak jokatu ziren Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Jaunarenak (Aurrera) txapelketatik kanpo utzi zuen Madariaga (Erreka), 18-11 irabazi eta gero. Sakandarren arteko lehian, Ezkurdiak (Aldabide) 18-4 irabazi zion Arañari (Sutegi), erraztasun handiz. Zabaletak (Irurtzun) lan handia egin zuen, Lana (San Migel) 18-8 irabazita, eta Oronozi (Erreka) 6-18 irabazi zion Ansotegik (Irurtzun). Maila handiko partidak izan ziren guztiak. Guillermo Mazo Memorialeko finalerdietan, bada, hiru sakandar ariko dira. Finalerdiak asteazken arratsaldean jokatuko dira Lekunberrin, azaroaren 26an. Jaunarenaren kontra ariko da Ezkurdia, eta Zaletaren kontra Ansotegi. Finala abenduaren 3an hartuko du Iruñeko Labrit pilotalekuak.