Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oraingoan ez nator ezer berrirekin, entzuteko gomendatzen dudan diskoa 2006. urtean kaleratu baitzen.Unai Lazkano, Ekhi Lopetegui,Tomas Palomo eta Igor Eskudero zarauztarrak 2000. urtean elkartzen dira Delorean taldea sortzeko.Hasieratik punk elektronikoaren barruan kokatzen dute beraien musika.2001eko irailean lehendabiziko diskoa kaleratzen dute Silohuettes izenarekin, 9 abestiz osatutako lana. Lehendabiziko lana izateko ez dago batere gaizki, nabarmena da The Cure, New order, edo Joy Division taldeetatik jaso duten eragina.2004. urtean Delorean lana grabatzen dute, pistarako disko bat, gau luzeetarako aproposa, gitarra atmosferikoak, erritmo itsaskorrak, eta buruan sartzen zaizkizun melodiekin. Lan honekin urteko disko onenen zerrendan sartzea lortzen dute, eta lurralde askotara eramango dituen bira handi batean murgiltzen dira.2005. urtean disko musikan gehiago barneratzen dira eta momentuko DJ onenetariko batzuekin elkartzen dira the metropolitan death lana grabatzeko. Zortzi abesti ditu lan honek, lau abesti berri eta hauen lau DJ-en remix-ak. Into The Plateau lana 2006. urtean grabatzen dute eta orain arte egin duten onena da, kalitate handiko diskoa, sakontasun handiko musika, oso landuta dago, bateriatik hasita baxuraino. Teklatuaren presentzia handia da eta aipatzekoa ere abeslariaren lan txukuna, nortasun handiko ahotsarekin. Atmosfera berezietan barneratzen gaituzten abestiak dira, gainera bata bestearen atzetik atsedenaldi gabe loturik doaz eta eman dezake disko osoa abesti bat bakarra dela, disko sesio bat. Dub, trance, dance eta teknoa.Gaur egun zarauztar talde gaztea lan berria grabatzen dago eta itxuraz urtea amaitu baino lehen kalean egongo da, beraz aukera polita izan daiteke lan berria egingo duten biraren kontzerturen batean ezagutzea, esaten dutenez, beraien kontzertuak zoragarriak dira eta.Ernesto Leitza