Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean aurkeztu zuen AEK-k KORRIKA 16. 2009ko martxoaren 26an Tuteran hasiko da eta, 11 egunen ondoren, apirilaren 5ean Gasteizen bukatuko da. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak, aurrekoetan bezala, "gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu". KORRIKA 16ren leloa Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira da. AEK-k berdin egin nahi du errelebo lasterketa erraldoiarekin: "ONGI ETORRI! handi bat luzatu nahi die euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei, euskalgintzan dabiltzan guztiei, euskaltzale guztiei, euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertokoei eta kanpotik datozenei". OmenduakMezu horri lotuta KORRIKA 16k "Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpen euskalduna egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duten milaka familia horiek izan nahi ditu gogoan. Egin duten ekarpenagatik eta haien guztien ekarpena eta konpromisoa azaleratzeko". Horietaz gain, "euskara galdu eta hizkuntza berreskuratzeko ahalegin aipagarria egin duten familiak ere" omenduko ditu KORRIKAk.Korrika laguntzaileaAEK-k lasterketa aurkeztearekin batera Korrika Laguntzaile kanpaina abian jarri du. Korrika laguntzaileek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzailea txartela eta komertzioen zerrenda jasoko du. Ibarreko ibilbideaKORRIKA Sakanatik pasako den aurreneko aldia martxoaren 28an izanen da, larunbatarekin. Aizkorbetik sartuko da ibarrean errelebo lasterketa, arratsalde partean. Irurtzundik pasa eta gero Urritzako benten bidea hartuko du KORRIKAk. Astelehenean, martxoaren 30ean, gauerdia baino lehen, kontrako bidea eginen du lasterketak eta Urritzako bentetatik Irurtzunera etorriko da. Handik Izurdiagara eta Errotzera joanen dira korrikalariak Atondoko bidea hartzeko gero. KORRIKAk Sakanan eginen duen azken sartu-irteera apirilaren bian eginen du. Arabatik sartuko da Sakanan, Lakuntzara bitarteko bidea egin eta ondoren Lizarragabengoatik barna Gipuzkoarantz joko du KORRIKAk. AEK-k jakitera eman duenez, lasterketa Altsasutik 00:49an pasako da. Hori guztia kontuan hartuta Irurtzunek eta Arbizuk bitan hartuko dute euskararen aldeko lasterraldia, aurrenekoak bi egunetan eta bigarrenak minutu gutxi batzuren aldearekin.