Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakitera eman duenez "abuztuaren amaieran Nafarroan hasitako polizia operazioan atxiloturiko 21 herritarrek salatu dute torturak eta tratu txarrak jasan dituztela". Horien artean dago agorrilaren 31n atxilotu eta ondoren preso sartu zuten Maitane Intxaurraga arbizuarra. AAMk zabaldu duenez ugariak izan dira tortura sistemak. Errepresioaren kontrako erakundearendako "Euskal Herrian burutzen diren polizia operazioetan sistematikoa da torturaren erabilera". AAMrendako torturaren bidez "informazio politikoa, atxilotuen autoinkulpazioak eta herritarren artean beldurra zabaltzea lortzen dute torturaren bidez". Erakunde horrendako "torturaren erabilera erabaki politikoa da". Horretaz gain, AAMk ziurtatu duenez, "torturaren erabilera posible egiten du Euskal Herriko erakunde politiko nagusiek errealitate honen aurrean mantentzen duten isiltasunak". Aldi berean, Zapatero eta Rubalcabari "Nazio Batuen Erakundearen gomendioei muzin egitea" leporatu die AAMk.