Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekonomia alternatibo eta elkartasunezkoaren sareak, REASek, eta SETEM erakundeek antolatuta gaurkoan bidezko kafea eskatzeko kanpaina eginen da Nafarroan. Hala, herrialdeko hainbat kafetegi eta tabernatan bidezko merkataritza bidez merkaturatutako kafea eskainiko dute gaur. Horien artean daude Altsasuko Akelarre eta Arkangoa tabernak. Bidezko Merkataritzak kafea ekoizten duten hegoaldeko herrialde eta pertsonei beren kafearen truke salneurri bidezkoa eskaintzen die, baldintza duinetan bizi ahal izango direlarik, kanpo laguntzen beharrik gabe