Elurra iragarri dute

Guaixe 2008ko azaroaren 24a

Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez gaurkoan elurra egiteko aukera dago eta horregatik laranja alerta jarri du. Iturri berak azaldu duenez, gaurkoan elur maila 1.200 metroetatik 800 metroetara jaistea aurreikusten da. Mendiak dagoeneko zuritu dira. Bitartean etengabe euria egiten jarraitzen du. Errekak eta ubeldeak emari handia dute, oraindik gainezka egin ez badute ere. Bestalde, errepideetan ur putzuak sortu dira. IstripuakLarunbat arratsaldean, Sakanako autobian, Ihabar parean eta Hiriberrirako noranzkoan auto istripua izan zen. 16:00ak aldera, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, auto bat bidetik atera eta bide bazterrean buruz behera gelditu zen. Hura gidatzen zuen gizona, 50 urteko altsasuarra, zauri arinak izan zituen eta DYAk Bideko Ama ospitalera eraman zuen. Autoan bera bakarrik zihoan. Atestatuaz Foruzaingoa arduratu zen. Gaur goizean, bestalde, autobide berean auto istripua izan da Bakaiku parean, Etxarrirako norazkoan. Autoa egoera berean gelditu da, buruz behera. Istripuaren tokira suhiltzaileak eta foruzainfoa joan dira.