Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurkoa Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Hori dela eta, Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak egun horretarako kontzentrazioak deitu dituzte. Lehen bilkura Altsasuko udaletxe aurrean izanen da, 19:00etan. Ordu bat geroago Etxarri Aranazko plazak hartuko du eraso sexisten kontrako elkarretaratzea. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, bi erakundeek Bajo Juarez filmaren proiekzioa iragarri dute. Igandean, 19:00etan, Etxarri Aranatzen izanen da eta, asteazkenean, 19:00etan ere, Altsasuko Iortia kultur gunean. Film horretan Mexikoko Ciudad Juarez hirian gertatzen ari den emakumeen erailketen berri ematen da hainbat testigantzaren bidez.