Pilota emaitzak

Guaixe 2008ko azaroaren 24a

Leitzako pilota jaialdian, Jaunarena eta Zabaletak 22 - 8 hartu zituzten menpean Ansotegi eta Arratibel, eta Egian, Apezetxeak eta Zubirik 22-7 irabazi zieten A. Galartzari eta L. Galartzari.Burlatako Zugarralde Txapelketan, kadeteen mailan, Arbizu taldeko Zelaia eta Gabirondok 3-18 galdu zuten Zugarraldeko Loban eta Iribarrenen kontra. Bestalde, atzo Gasteizko Ogetako jaialdia zabaltzen zuen partidan, Xala eta Aitor Zubietak 22-9 irabazi zieten Gonzalez eta Pascual.