Jardunaldi baten faltan, bigarren postuan dago Sakana

Guaixe 2008ko azaroaren 25a

Sakanako sokatira taldea Elizondon lehiatu zen joan zen larunbatean Nafarroako Goma Gaineko Sokatira Txapelketan. Hilaren 16an Arbizun lehiatu ondoren, bigarren jardunaldia izan zuten Elizondon. Emakumezkoetan, 500 kilotan, Arbizun ez bezala, Beti Gazte taldeak aurre hartu zion Sakanako taldeari eta 4 puntuak irabazi zituen. Haien atzetik geratu ziren sakandarrak, 3 puntu irabazita; 2 irabazi zituen Amaiurrek eta bakar bat Txantreak. Bi jardunaldien ondoren, Lesakako Beti Gazte dago lehen postuan 7,5 punturekin; bertan dituzte sakandarrak, 6,5 punturekin; Amaiur 3.a da, 4 punturekin, eta azken postuan dago Txantrea 2 punturekin. Datorren larunbatean erabakiko da txapela hirugarren eta azken jardunaldian Lesakako pilotalekuan, 18:00etan.