Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Estatuko B mailako zortzigarren jardunaldia jokatu da. Ez zuen partidu erraza Aralar Mendik, sailkapen nagusiko goi aldean dagoen San Juan taldearen kantxa bisitatu baitzuen. 2nako berdinketarekin amaitu zen partida. Ondorioz lider postua galdu dute uhartearrek. RVC da sailkapen buru liderra, 19 punturekin. Aralar Mendi bigarren da 17 punturekin eta puntu kopuru berarekin dago San Juan 3. postuan. Irurtzungo Xota taldea Viariaren aurka lehiatu zen etxean. Nagusitasun osoz irabazi zuten partida, 8-0. Garaipenari esker postu igo du sailkapen nagusian: 10.a da, 9 punturekin. Asteburuan bederatzigarren jardunaldia dute jokoan. Aralar Mendik 10 punturekin 8. postuan dagoen Gazte Berriak taldea hartuko du etxean. Xota, berriz, 8 punturekin 12. postuan dagoen Nordecons Olite taldearen kantxa bisitatuko du. Puntuak pilatzeko aukera polita dute bi talde sakandarrek.