Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako eskuko eta erramintako pilota txapelketetako ligaxkako azken jardunaldia jokatu zen asteburuan, eta horrenbestez badakigu zein talde pasa diren finalerdietara. Horrela, lehen mailako eskuz banakako A mailan Huarte eta Oberena Ak bazuten finalerdietarako txartela ziurtatuta, eta hala ere irabazi egin zuten. B multzoan Paz de Zigandak bazuen pasea, eta Irurtzun B eta Gure Txokoaren artean erabaki zen beste pasea, Irurtzun B taldea gailenduz. Finalerdietan Oberena A Paz de Zigandaren kontra ariko da, eta Irurtzun B Huarteren kontra. Joan eta etorriko partidak jokatuko dira. Bigarren mailan, eskuz banakakoan Aralar Mendi B eta Altsasu sailkatu dira finalerdietarako. Horrela, finalerdietan Aralar Mendi Bk Zugarralde B izanen du aurkari eta Altsasuk San Migel A.