Triatloiko 2009ko lizentziak egiteko epea ireki da

Guaixe 2008ko azaroaren 27a

Sakanako Triatloi Taldeak 2009ko lizentziak egiteko epea ireki du. Lizentzia berritzeko asmoa duten taldekideek Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan eman behar dute izena (948 464 866 telefonoan) eta 30 €-ko kuota ordaindu beharko dute kirol taldearen kontu zenbakian, Euskadiko Kutxako 3035 0117 36 1170005677 zenbakian, kidearen izen-abizenak emanez.Taldeko kide ez direnek ere, bazkide egiteko aukera izanen dute. Horretarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin beharko dute, 948 464 866 telefonora eta 75 €-ko diru sarrera egin goian zehaztutako kontu zenbakian. Interesatuek abenduaren 5a arteko epea dute lizentziak tramitatzeko. Mankomunitateko Kirol Zerbitzuaren laguntzarekin, 2004an sortu zen Sakanako Triatloi Taldea. Gaur gaurkoan 40 kide inguru ditu. Bost urteko historia emankorra izan da Sakanako taldearendako. Nafarroako nahiz Euskal Herriko txapelketetan emaitza arrakastatsuak lortu dituzte. Horietako bi lasterketa Sakanan jokatzen dira: Arbizuko duatloia edo Sakanako Mankomunitateko triatloia.