Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo eman zioten hasiera Sakanako Areto Futboleko I. Nazioarteko Txapelketari. 6 taldek egin dute bat Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatutako txapelketarekin, nesken 3 taldek eta mutilen beste 3k. Talde horiek guztiek herrialde ezberdinetako jatorria duten jokalariak dituzte. 67 jokalari ariko dira denera, Ekuador, Peru, Senegal, Maroko, Argentina nahiz Sakanakoak. Igande eguerdiro neska eta mutilek partida bana izanen dute Etxarri Aranazko ikastetxe publikoko pilotalekuan. Hiruna partidu jokatuko du talde bakoitzak eta hoberen aritu direnek finala jokatuko dute txapelketaren azken egunean, abenduaren 21ean. Lehen jardunaldiko emaitzak Joan zen igandean jokatu zen txapelketako lehen jardunaldia. 11:00etan, gizonezkoen txapelketako lehen jardunaldian, Las Pumas (Ekuador eta Sakanako jokalariekin) eta Club RIF (Maroko eta Sakanako jokalariekin) taldeen arteko lehian, lehenengoak nagusitu ziren. 12:00etan, berriz, emakumeen arteko lehian, Etxarri (bertako eta Ekuadorreko jokalariekin) eta Sakana (bailarako eta Marokoko jokalariekin) aritu ziren zein baino zein, eta lehenengoak gailendu ziren. Datorren jardunaldiko partidakDatorren igandean 2. jardunaldia izanen da jokoan. 11:00etan, gizonezkoen artean Los Pumas (Ekuador eta sakandarrak) eta Mundu honetakoak (Sakana, Senegal eta marokoarrak) ariko dira zein baino zein. 12:00etan, emakumeen txapelketan, berriz, Sakana (Sakana eta Marokoarrekin) eta Lurtarrak (Sakana, Argentina, Ekuador eta Peruko jokalariekin) lehiatuko dira.