Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean despeditu zen Nafarroako banakako txapelketa. Ia bi hilabetetan astebururo 90 parte hartzaile lehiatu dira preferente, lehenengo nahi bigarren mailan. Tartean ziren Zaldi Beltza eta Laukia talde sakandarretako jokalariak. Asteburuko emaitzakAzken jardunaldian lortutako emaitzak honakoak izan ziren:Preferente mailan, Cesar Razkin Igoa etxarriarrak Adrian Ortega Lopez menpean hartu zuen. Lehen mailan, Manex Insausti Olasagarre arbizuarrak ezin izan zuen Aritz Idiazabal Troyasekin. Bestalde, Julen Flores Reparaz eta Jose Antonio Ieregi Urmenetaren artekoa ez zen jokatu aurrenekoa ez zelako agertu. Bigarren mailan, Markel Flores Reparaz eta Aimar Ieregi Bakaikoaren arteko derbia azken horrendako izan zen. Ismael Anton Reparazek eta Jose Angel Arregi Uribek haien partidak berdintzea lortu zuten. Axel Grubek, berriz, ez zuen jokatu bere aurkaria agertu ez zelako. SailkapenaDaniel Zamarbide Iñarrea izan da preferente mailako xakelaririk finena. 6 puntu lortu ditu. Sakandarren artean, Cesar Razkin Igoa 14. postuan geratu da, 3 punturekin. Lehen mailan, Aritz Idiazabal Troyasek egin du txapelketarik onena, 5 puntu eta erdirekin. Sakandarren artean, Manex Intsausti Olasagarre izan da lehena. 9. postuan geratu da 4 puntu eta erdirekin. Julen Flores Reparaz 31. postuan geratu da puntu eta erdirekin. Sakandarrek ez dituzte lortu mailaz igotzeko behar ziren 5 puntu eta erdiak. Bigarren mailan, Pablo Urriza gailendu da 6 punturekin. Ismael Anton Reparaz izan da sakandarren artean onena, 5 punturekin. Aimar Ieregi 8. postuan geratu da, 4 puntu eta erdirekin. Axel Grube 14.a izan da, 4 punturekin eta Jose Angel Arregi 20.a 3 puntu eta erdirekin. 5 puntu behar ziren bigarren mailatik lehenengora igotzeko. Beraz, puntu horiek bereganatuta, Ismael Anton lehen mailan lehiatuko da datorren urtean.