Iturriotz Aizarnara Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2008ko azaroaren 28a

Abenduaren 14an mendi irteera bikaina antolatu du Sakanako Mendizaleak elkarteak. Iturrioz Aizarnara joango dira. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Irurtzundik, eta Sakanako herri guztiak zeharkatuko ditu, izena eman duten mendizaleak jasotzeko. Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 11 bitartean, eta horretarako herrietako mendi arduradunei hots egitearekin nahikoa da. Bestela, 948 500 754 telefonora hots egin, Pelloz galdetu eta izena eman. Teruelera, Altsasuko MendigoizaleekinAltsasuko Mendigoizaleak elkarteak mendi irteera antolatu du abenduaren 6tik 8ra bitartean, Teruelera. Irteera berezia izango denez, informazio gehiago jasotzeko elkartetik pasa behar da (Altsasuko Erkuden kalea) edo 948 468 478 telefonora hots egin.