Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pilota Zirkuitu Profesionalaren barruko torneo berri bat hasiko da gaur arratsaldean Vianan, Nafarroako Irekia. Lau eta erdian jokatuko de txapelketa horretako Jorge Nagorek eta Jon Gorritik parte hartuko dute. Irurtzundarrak final zortzirenetan Zabala izanen du aurrean. Uhartearrak, berriz, Garmendiarekin neurtu beharko du. Bi partidak igandean jokatuko dira, 11:30etik aurrera, Vianako pilotalekuan. Nafarroako Irekia zeinek eskuratuko duen heldu den asteburuan jakinen da.