Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Halaxe jakinarazi zuen Begoña Sanzberro kontseilariak hileren 13an Alderdi Sozialistak egindako galdera bati erantzunez. Sozialistek "ondarearen kontrako eraso larritzat" jo zuten gertaera. Kontseilariak argitu zuenez, Bioitza ondoan dagoen kaltzada egurra ateratzeko lan egin zuen enpresa batek egin zituen. Kontseilariak esan zuenez, "enpresak, ahal den neurrian, galtzada bere horretan utziko du". Hala ere, nabarmendu zuen galtzada ez dagoela ondare gisa katalogatuta. Etorkizunean halakorik ez gertatzeko neurriak hartuko dituztela ere gehitu zuen. Ameskoa eta Burunda Urbasan barna lotzen duen galtzada, galtzada zaharra, kaltetu zuten. Agorrila aldera makinek galtzadaren 60 metro jaso zituzten. Garai batean mendiaren bi aldeetako biztanleek asko erabiltzen genuen bidea zen.