Burundako despopulatuei buruzko hitzaldiak itxiko du zikloa

Guaixe 2008ko azaroaren 24a

Ibarrak duela 800 urte foruak jaso zituen Antxo VII.a, azkarra, erregearen eskutik. Efemeridea gogorarazteko eta orduko Burundaren berri emateko hitzaldi zikloa antolatu zuten ibarreko sei udalek. Zikloa hurrengo ostegunean itxiko da, Bakaikun. Nicolas Arbizuk, bertako historia aztertu duen ikerlari iturmendiarrak, Burundako despopulatuen berri emanen du bere hitzaldian, irudien laguntzaz. Hitzaldia azaroaren 27an, ostegunarekin, Bakaikuko udaletxean izanen da, 20:00etan hasita. Baina hitzaldi zikloa despeditzearekin batera ez dira bukatuko Burundak foruak jaso zituen zortzigarren mendeurreneko ekitaldiak. Azaroaren 29an, larunbatarekin, Batzarramendirako martxa iragarrita dago. Burundarrak ibarreko gaiak aztertzera biltzen ziren tokian oroitarria mustuko da.