Zapore berriak ezagutzen

Guaixe 2008ko azaroaren 27a

Asteazkenaz geroztik eta astelehenera arte jatorri ezberdinetako jakiak prestatzen ikasten ari dira hainbat sakandar. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatu duen kultur arteko I. aste gastronomikoaren barruan gertatzen ari da hori. 17 pertsona ari dira Altsasuko Vianako Printzea Gozogintza eskolan beste kulturetako jakiak prestatzen ikasten. Asteazkenean Portugal eta Senegalen txanda izan zen, ostegunean Ekuadorkoa, ostiralean Marokokoa eta, despeditzeko, astelehenean Sakanako jakiak nola sukaldatu ikasiko da.