Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean prentsaurrekoan agertu ziren AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak, tartean Gorka Ovejero sakandarra. Abiadura handiko trenaren egitasmoaren kontra dagoen erakundeak esan zuenez "ez da ulergarria krisi egoeran halako dirutza bideratzea Nafarroako historiako xahutze ekonomiko handienera bideratzea". Elkarlaneko kideek gogora ekarri zuten nafar bakoitzak tren azkarraren egitasmoagatik 4.790 euro ordaindu beharko dituztela eta egitasmoak 3.150 milioi euroko aurrekontua duela. AHT egitasmoa "ez beharrezko eta antisozialtzat" jo ondoren Elkarlaneko kideek Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetan AHT-rako bideratzen den diruari beste erabilera batzuk ematea proposatu zuten., beti ere, "erkidegoko biztanleen bizi kalitatea hobetuko luketenak". Azkenik, AHT Gelditu! Elkarlanak salatu zuen "gizarteari egitasmoaz eztabaidatzeko aukera lapurtu" zaiola. Aldi berean, salatu zuen udalei eta herritar kaltetuei "informazioa ukatu" zaiela.