Karta jokoak elkartuta

Guaixe 2008ko azaroaren 28a

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak jakitera eman digunez, abenduaren 6rako bertako eta Ekuadorgo karta joko banaren arteko topaketa antolatu da. Topaketaren xedea da bertako mus eta Ekuadorgo berrogei karta jokoetan aritzea da eta karten bidez "bi kulturak pixka bat elkartzea edo hurbiltzea". Mus eta berrogei kulturen arteko topaketa Altsasuko Zubiondo elkartean izanen da, abenduaren 6an, larunbatarekin, 16:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duenak topaketaren egunera arte du izena emateko aukera. Horretarako 648 070 710 telefonora edo immigrazioa@sakana-mank.com e-postara jo dezake.