Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, 18:00etan, hasiko da Elizondon Mariano Izeta III. bertsolari sariketaren finala. Jokatu diren bi kanporaketetan lehenengo sailkatu ziren bi bertsolariak eta puntuazio onena lortu zuten beste laurak ariko dira kantuan bihar. Azken horien artean dago Oier Lakuntza urdiaindarra, sariketako azken txapelduna. Bera eta Eneko Lazkoz aurreko ostiralean Arbizuko kanporaketan aritu ziren, baina zoritxarrez sakandar bakarrak egin zuen lehiaketan aurrera. Oierrekin batera kantuan Diego Riaño, Jon Elizetxe, Aritz Saragueta, Alazne Untxalo eta Ekaitz Astiz izanen dira. Honako lana egin beharko dute. Egin beharreko lana hauxe izanen da: binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko txikian eta kartzelan hasierako puntua emanda bina bertso eta gaia emanda bina bertso.