Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak heldu den urterako aurrekontuak prestatu ditu eta alderdiek egindako emendakinak aztertzen ari dira egun hauetan Nafarroako Parlamentuko batzordeetan. Hezkuntza batzordeak Euskarabidearen aurrekontua aztertu eta,aldaketa txiki batzuk salbu, aurreikusitako kopuruak aurrera egin zuen. Beraz, heldu den urtean euskara erabiltzen duten komunikabideak diruz laguntzeko 9.567 euro banatuko ditu Nafarroako Gobernuak. Aurtengo aurreikusiak zegoen kopuruarekiko %96,91eko jaitsiera da. Nafarroan euskara hutsez ari diren 25 komunikabide daude. Horiei erdara darabiltenak gehitu behar zaie. Gogoan izan aurten, azkenean, 240.000 euro banatuko dituztela, aurreikusitakoa baino 70.000 gutxiago. Sektorean erabakiak kezka sortu du eta euskaraz aritzen diren tokiko komunikabide askoren jarraipena kolokan egon daitekeela azaldu dute. Sektorean bizi den kezka bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen Parlamentuko hezkuntza batzordean, heldu den ostegunean. Euskarazko komunikabideen ordezkarik, tartean Bierrik Elkartekoak, eta gaiarekin ardura azaldu duten udal ordezkariak batzordearen aurrean azalpenak emanen dituzte.