Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
100 korrikalari inguru lehiatu ziren Altsasuko Zubeztia elkarteak antolatuta lasterketan. Atletek 4 buelta eman zizkioten herrian barna prestatutako ibilbideari, guztira 12,4 kilometro eginez. 11:30ean, lasterketari hasiera emateko prest zeuden guztiak Zubeztia elkartearen aurrean. Toñin Blanco gasteiztarrak, Ritxar Fernandez oñatiarrak eta Cesar Sanz aguraindarrak aurre hartu zuten hasiera-hasieratik, lehenengoaren erritmoa jarraiki. Lehen itzulia gainditurik, Ritxar Fernandezek erritmoa bizitu eta atzean utzi zituen beste biak. 38 urteko oñatiarrak bakar-bakarrik zeharkatu zuen helmuga (40:26). Haren atzetik sartu zen Cesar Sanz aguraindarra (40:54). Hain zuzen ere, horrek jaso zuen lehen beteranoaren saria. Zenbaitetan Barricarte memorialean nagusi izan den Toñin Blanco hirugarren postuan geratu zen (40:59). Francisco Javier Gomez izan zen lehen sakandarra, 6. postuan, 42:55eko markarekin. Altsasuarra izan zen hirugarren beteranoa. Emakumeen artean, Nieves Zarza gasteiztarra gailendu zen, 49:42ko denborarekin. Haren atzetik sailkatu zen iazko irabazle Nuria Ongai satrustegiarra, 50:06ko denborarekin. Monica de la Rosa izan zen hirugarrena (53:04). Irabazleek ikusleen txaloekin ibilbide osoan sumatutako berotasuna eskertu zuten. Auzate gozoaren ondotik, sari banaketarekin despeditu zuten eguna. Sakandarren sailkapena1. Ritxar Fernandez 00:40:26 6. Fco. Javier Gomez 00:42:557. Antton Zelaia 00:43:0212. Javier Borrega 00:43:4818. Iban Gonzalez 00:44:5219. Juantxo Arregi 00:44:5521. Esteban Berdud 00:44:5724. Juan Carlos Gomez 00:45:5425. Alberto Arrizabalaga 00:46:0727. Mikel Lakuntza 00:46:2231. Jose Ignazio Mikeo 00:46:3634. Juan Luis Maiza 00:47:1435. Iñaki Lopez 00:47:2239. Jokin Lazkoz 00:47:4342. Juantxo Azurmendi 00:47:5744. Jose Antonio Salgado 00:48:1345. Felix Benjumea 00:48:1847. Isidro Asurabarrena 00:48:3648. Alberto Razkin 00:48:3850. Kike Aldasoro 00:49:1851. Alberto Mazkiaran 00:49:2152. Jose Javier Maiza 00:49:3354. Fernando Ganuza 00:49:3755. Pello Bergara 00:49:4057. Santi Agirre 00:49:4460. Nuria Ongai 00:50:0661. Fco. Javier Pain 00:50:4162. Odei Iturrioz 00:50:4167. Javier Riezu 00:52:1970. Lopez de Goikoetxea 00:52:5777. Alberto Ongai 00:54:5579. Jose Reyes Palacios 00:55:2780. Alberto Arteta 00:56:0286. Tomas Mauleon 00:57:2387. Jose M. Mercero 00:57:3788. Jone Pelaez 00:57:3889. Aingeru Azazeta 00:57:4094. Xabier Ramirez de Alda 01:00:2097. Belen Mendoza 01:07:03