Nagore, Nafarroako Irekiko txapelduna

Guaixe 2008ko abenduaren 9a

Irurtzundarraren sake zitalak erantzun erantzuten zituen Alvaro Gomezek, baina pilotak frontisaren inguruan utzi eta Nagorek erremate bikainak egiten zituen, tantoak pilatuz. Horrela, lehenengo jokoan 10-0 irabazi zuen Nagorek, eta bigarrenean 10-3, Alvaro Gomezi inolako aukerarik emanez. Guillermo Mazo Memoriala. Nafarroako gazteen mailako lau t´erdiaJoseba Ezkurdia arbizuarra, Nafarroako txapeldunEtxarrengo Zabaletak ere lan ona egin zuen eta azken tantoan erabaki zen denaNafarroaren egunean jokatu zen Guillermo Mazo Memorialeko finala, hau da, Nafarroako gazteen mailako lau t´erdiko finala, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bertan zeuden 750 ikusle inguruk gozatu ederra hartu zuten finalera iritsi ziren bi pilotari sakandarrek - Aldabideko Joseba Ezkurdiak eta Irurtzungo Javier Zabaletak - eskainitako partida zirraragarriarekin. Emozioa pil-pileanKaiolako distantzian jokatu zen finala gogorra izan zen, emozio handikoa, eta azken tantoan erabaki zen partida, bi pilotariek 17ra berdindu baitzuten. Hasieran Arbizuko Ezkurdia aurreratu zen markagailuan. Etxarrengo Zabaletari partidan sartzea kosta egin zitzaion, eta Ezkurdia 6-3ra aurreratu zen. Baina Zabaleta jokoan sartu zenean tantoak pilatzen hasi eta berdindu eta gero 7-12ko errenta hartu zuen, sakea finduz eta airez jokatuz, arbizuarrarengan akatsak probokatuz. Baina Ezkurdiak ez zuen amore eman eta Zabaletaren akats batez baliatuz, markagailuari buelta eman zion, 14-13ra iritsiz. Arbizukoaren minutu onenak heldu ziren orduan. Partidari tamaina hartu eta arerioa bere esanetara mugitu zuen. Baina oraindik ez zegoen ezer erabakita: 14ra, 16ra eta 17ra berdindu eta gero, tanto bakar batean erabaki zen partida. Tanto horretan Ezkurdiak arriskatu zuen lehenen, dejada batekin. Dejada ez zitzaion behar bezala atera baina horrek tantoa dominatzeko balio izan zion, pilotakada eder batekin txapela lortu baitzuen. Ikusleen txalo zaparrada bi pilotariendako izan zen, biek dena eman baitzuten, amorerik eman gabe. Lortutako txapelarekin pozik zegoen Joseba Ezkurdia. "Berak partida irabazia zuen baina nik ez dut amore eman. Bukaeran inork ez zuen arriskatu nahi baina dejada egitea erabaki dut kolpeka irabazi behar ninduelako" azaldu zuen arbizuarrak. Etxarrengo Zabaletak, bestalde, partida edonork irabazi ahal zuela adierazi zuen, eta tantoak ongi bukatzeko huts egindako pare bat aukerez damutu zen. Bestalde, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, Leitzako Aurrera taldeko Jaunarenak 18-5 irabazi zion Irurtzun taldean aritzen den Ansotegi etxarriarrari.