Puntuak batzeko aukera ona asteburuan

Guaixe 2008ko abenduaren 9a

Gauzak horrela, sailkapen nagusiko 13. postuan dago Lakuntzako taldea, 13 punturekin. Pamplona da liderra, 32 punturekin. Zubiaren bueltan atzera ere martxan jarriko dira futbol taldeak. Orain arteko bidea alde batera utzi eta sailkapenean gora abiatzeko aukera ona dute datorren asteburuan: 6 punturekin sailkapena ixten duen Subiza taldea hartuko du etxean Lagun Arteak. Erregional maila. 3. multzoa6 puntu garrantzitsu batu ditu Altsasuk11. jardunaldia: Castillo de Tiebas 0 - Altsasu 1 / Arenas Ayegui - Etxarri Aranatz bertan behera. Atzeratutako partida: Beti kozkor 0 - Altsasu 1Garaipen garrantzitsua lortu zuen Altsasuko taldeak azaroko azken jardunaldian. Sailkapen nagusian parez pare zuen Castillos de Tiebasen zelaia bisitatu, eta 0-1 hartu zuen mendean. Bestalde, joan zen asteburuan atzeratutako partida jokatu zuen Altsasuk Lekunberrin. Arratsalde hotz eta euritsuan, parez pare ibili ziren partidako lehen zatian. Bata zein bestearen erasoek ez zuten golik ekarri. Bigarren zatian etorri zen altsasuarren gola. Davidek sartu zuen etxeko atezaina gaindituta. Jokaldiak lekunberritarren haserrea piztu zuen, atezainaren gaineko falta ikusi baitzuten. Baina epaileak ez zuen halakorik ikusi. 0-1ekoarekin 3 puntuekin itzuli ziren etxera altsasuarrak. Bi garaipen horiei esker bere postua indartu du Altsasuk: sailkapen nagusiko 8. postuan dago 15 punturekin. Gazte Berriak taldeak jarraitzen du 3. multzo honen gorenean, 28 punturekin. Etxarri Aranazko taldea Arenas Ayegiren aurka jokatzekoa zen, baina bertan behera geratu zen partida. Beraz, 18 punturekin jarraitzen du. Astebeteko atsedenaren ondoren, 12. jardunaldiak norgehiagoka garrantzitsuak ekarriko dizkie talde sakandarrei: Altsasuk sailkapen nagusian orpoz orpo duen Ondolan taldearen zelaia bisitatuko du. 14 punturekin 9. postuan dago, Altsasuarren atzetik. Etxarri Aranazko taldeak, berriz, liderra, Gazte Berriak taldea hartuko du etxean. Elomendiko futbol txapelketa. 11. jardunaldia: Rajatabla 3 - Elomendi 3 / The Beltzak 1 - Zaldua 8Zalduaren gol festaAurreko asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 11. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak hiruna berdindu zuen Elomendiren kontra. Arakilgo Zalduak, aspaldiko partez, jardunaldi borobila izan zuen, The Beltzak taldeari 1-8 irabazi baitzion. Gauzak horrela, Unziti da liderra, 21 punturekin. Rajatabla 11.a da, 9 punturekin eta Zaldua 13.a, 6 punturekin.