Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Talde guztiak herrialde ezberdinetako jatorria duten jokalariez osatuta daude, eta guztira 67 jokalari ari dira lehian, Ekuador, Peru, Senegal, Maroko, Argentina nahiz Sakanakoak. Igande eguerdiro neska eta mutilek partida bana jokatzen dute Etxarri Aranazko ikastetxe publikoko pilotalekuan. Horrela, talde bakoitzak hiruna partida jokatuko ditu eta hoberen aritzen direnek finala jokatuko dute txapelketaren azken egunean, abenduaren 21ean. Bigarren jardunaldian, gizonezkoetan, Los Pumas (Ekuador eta sakandarrak) eta Mundu honetakoak (Sakana, Senegal eta marokoarrak) lehiatu ziren, eta Los Pumas izan zen garaile, 10-7 hartu baitzuen menpean Mundu hontakuek taldea. Emakumezkoetan, Lurtarrak (Sakana, Argentina, Ekuador eta Peru) taldea izan zen onena, 12-5 irabazi baitzion Sakana taldeari (Sakana eta marokoarrak). Igande honetan, abenduak 14, 12:00etan, hirugarren jardunaldia egonen da jokoan. Gizonezkoen partida jokatuko da bakarrik. Lehiatuko diren taldeak Club RIF (Sakana eta Marruecos) eta Mundu hontakuek (Sakana, Bulgaria, Senegal eta Marruecos) izanen dira.