Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gorabehera handirik gabe joan zen partidaren lehen zatia. Berdeek markatu zuten erritmoa Iruñean, Unibertsitateko Pabilioian. Markagailuak ordea 0-nakoa agertzen zuen. Geldialdi paregabeak eginda, Juanito atezaina izan zen jokalaririk onenetarikoa. Erasokor atera zen kantxara MRA Navarra bigarren zatian. Saiakera andanaren ondoren, markagailuan aurreratu ziren Irurtzungoak, Joelen golari esker. Xotak partida bere alde zuela zirudien, arbitroaren erabaki eztabaidagarriak jokalari bat gutxiagorekin geratu zen utzi zuen taldea: Araça kalean ikusteak indarberritu egin zuen Pinto, eta atezain-jokalariarekin, 1-1 berdindu zuen. Irurtzungo taldea jokoz kanpo utzi zuten gertaera horiek. Horretaz baliatuta, penalti bikoitzean behin betiko 1-2koa sartu zuen Pintok. Putzutik atera ezinik dabil MRA Navarra. 12 jardunaldi jokatu dira dagoeneko eta 10 puntu baino ez ditu poltsan. Sailkapen nagusiko 12. postuan dago. El Pozo de Murciak jarraitzen du lider, 26 punturekin. Datorren astera arte ez du partidarik. Sailkapenean gora egiteko aukera ona izanen du hilaren 21ean, igandean. 8 punturekin 14. postuan dagoen Fisiomedia Manacor taldearekin neurtuko ditu indarrak, Inca pabilioi munizipalean, 11:30ean hasita.