Kalleja de la Angina da lider berria

Guaixe 2008ko abenduaren 9a

Kanpartas 6 - Yeregi Ileapaindegia 4Biltoki 4 - Kalleja De La Angina 6 Asesoria Fiscal 2 - Einag Arizpe 13Crackers 4 - Herriko Txiki 3Otoñados 3 - Sakana 3Toshiba 11 - Hiltegi 6Gauzak horrela, Kalleja de la Angina dugu Sakanako txapelketako lider berria, 10 punturekin. Bigarrena Crackers da, puntu berberekin, eta hirugarrena Einag Arezpe eta laugarrena Biltoki, bederatzina punturekin. Atzetik datoz Hiltegi, 5 punturekin; Herriko Txiki, Kanpartas eta Toshiba, 4 punturekin; Yeregi ileapaindegia eta Asesoria Fiscal 3 punturekin; eta Otofados, puntu bakarrarekin. Larunbatean, abenduaren 13an, txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko da. Ondoko partidak izanen dira: Toshiba - Kanpartas Hiltegi - Otoñados Sakana - Crackers Herriko Txiki - Asesoria Fiscal Einag Arizpe - Biltoki Kalleja De La Angina - Yeregi IleapaindegiaMRAko presidenteak jokalariek dena ematea eskatu duEz dira garai onenak Irurtzungo MRA Navarra areto futbol taldearendako, Ohorezko Mailako sailkapenean 12. postuan baitago. Ildo honetan, taldeko presidente Tatono Arregi Sarasak duten dena emateko deialdi berezia egin die jokalariei, gaur Diario de Navarrak argitaratutako elkarrizketan. Nonbait, jokalariek duten jarreraren aurrean tristetuta dago presidentea, eta duten guztia emateko eskaria egin die. "Gure taldeak ez du talde itxura ematen, ez dute entrenatzen duten bezala jokatzen. Aurten 6 jokalari berri daude eta Eseberri eta Pabloren lesioak hor daude, baina hori ez da aitzakia. Guztiek dena eman behar dute, eta ilusioa berreskuratu" azaldu du presidenteak. Hain zuzen ere atzo MRA Navarra Xotako juntako kideak taldearen entrenamenduan izan ziren, euren mezua helarazteko.