Altsasu beteranoen erakustaldia

Guaixe 2008ko abenduaren 10a

Altsasu Gazteak taldeak ez zuen irabaztea lortu, baina soilik zazpi puntuko aldearekin galdu zuen Ursulinas taldearen kontra (61-68). Aldiz, Altsasu Beteranoak taldeak erakustaldi itzela eman zuen, Uharte taldea 73-42 menpean hartuz. Autonomiako 2. Mailako lehen multzoko liderra Toki Ona taldea da, 18 punturekin. Altsasu Gazteak azkena da, seigarrena, 9 punturekin. Larunbatean Bortzirietan jokatuko dute Altsasuko gazteek, hain zuzen ere Toki Ona liderraren kontra, 19:00etan. Bestalde, bigarren multzoko lider San Juan taldea da, 17 punturekin. Altsasu Beteranoak taldea hirugarrena da, 13 punturekin. Igandean Lekarotzen jokatuko dute beterano altsasuarrek, 16:30ean, sailkapenean azkenak diren Lekaroz taldeko jokalarien kontra.