Aurten kultura oparitu

Guaixe 2008ko abenduaren 12a

Olentzero gure herrietara hurbiltzen ari da gutxinaka-gutxinaka, eta ziur zer eskatu ez dakien jende ugari dagoela oraindik. Norbaitek kultura pixka bat oparitu nahi badu eta zehatz-mehatz zer nahi duen ez badaki, hona hemen zenbait aukera. Oharra: gomendio hauek helduei zuzenduriko komikiak dira, ez dira haurrentzako komikiak.Arrugas (15€) Egilea: Paco Roca Argitaletxea: Astiberri104 orrialdeAlzheimer gaixotasunari buruzko komikia da. Bertan gizon heldu baten azken egunak deskribatzen dira, bere semeak helduentzako zentro batean sartzen duenetik heriotza heltzen zaion arte. Nahiz eta berez komikia guztiz triste eta deprimentea izan behar duela eman, era erosoan murgiltzen du irakurlea gaixotasunaren munduan. Alzheimerra era gordinean azaltzen du bere ezaugarri guztiak deskribatuz baina aldi berean naturaltasun osoz eta inolako gehiegikeriarik gabe. Zenbait orrialdetan irakurleari irribarretxo txikiren bat aurpegian marraztea ere lortzen du Paco Roca-k. Komiki honek aurten Espainiako Gobernuak eskainitako komikiaren sari nazionala irabazi du.MW  (19,95€)Egilea: Osamu Tezuka Argitaletxea: Planeta-DeAgostini 600 orrialdeJaponiako egilerik garrantzitsuenetarikoa dugu Tezuka, mangaren aita bezala ere ezaguna da gaur egun. Bere bizian zehar mota ezberdinetako komikiak marraztu zituen. Ezagunenak haurrei zuzenduriko istorioak dira, batez ere bere haur itxurako marrazkiak direla eta. Hala ere MW bere lanetatik ilunenetako eta gordinenetako bat da, non korrupzioa, erlijoa, politikoen eta militarren gehiegikeriak edo eta homosexualitatea jorratzen ditu. Komikiaren mundua gustuko baduzue, haur itxurako marrazkiak ez zaitzatela atzera bota. Komikiaren protagonista soziopata bat da, bere helmugak lortzeko edozer egin dezakeelarik. Ez da Tezukaren beste lan bat,  egiatan bere bibliografiaren komiki berezienetarikoa da.Todo Paracuellos 18€Egilea: Carlos Gimenez Argitaletxea: Ediciones DeBolsillo 610 horrialdeParacuellos Carlos Gimenez egilearen lana dugu. 30 urte inguru eman ditu zenbait historia motz idazten gai berdinari buruz eta liburu hau bere istorio guztien bilduma da. Historia frankismoaren garaian burutzen da eta bertan zenbait umezurtzen eta frankismoaren aurkako ideologiako familien haurren zentro baten barruan gertatzen diren istorioak deskribatzen dira. Fikziozko istorioak izan arren egileak bere haurtzaroan bizitako zenbait gertaera berreskuratzen ditu. Beraz, fikziozko istorioak izan arren kutxu historiko bat ere baduela esan daiteke. Garai hura bizi zuten pertsonentzat edo eta haiei buruz gehiago jakin nahi duten pertsona guztientzat zuzenduriko liburua dela esan daiteke.Fresa y chocolate 16€Egilea: Aurelia Aurita Argitaletxea: Ponent Mon 144 orrialdeBigarren liburua ere kaleratu da jada, fresa y chocolate 2, eta bi liburuxka hauetan egilearen sexualitateari buruzko zenbait istorio deskribatzen dira. Egileak berak esanda, sexualitateari buruz ikuspuntu ezberdinak dituzten bi pertsonen artean askotan arazoak sor daitezke. Komiki honetan agertzen diren irudiak nahiko xinpleak iruditu arren bertan azaltzen diren eszenak amodio eta sexu gordina deskribatzen dituzte non era autobiografikoan egileak sexuaren inguruan izandako bizipen ezberdinak marrazten dituen.Jose Luis Asensio