Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroko azken ostiraleko Espainiako Ministroen Kontseiluak erabaki zuen Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsa sortzea. Funtsak 8.000 milioi euro izanen ditu. Dirutza hori udalen egitasmo eta lanak finantzatzera bideratuko da. Horretarako, hori bai, udalek baldintza batzuk bete beharko dituzte: egin behar diren lanak ez dira 2009ko aurrekontuan jasoak izan behar; lanen aurrekontua 5 milioi baino txikiagoa izan behar du eta lanak berehala egin behar dira eta enplegua sortu behar dute eta horretarako langabetuak kontratu behar dituzte udalek. Espainiako Gobernuaren asmoa da funtsa horren bidez 200.000 lanpostu sortzea. Sortutako diru funtsa udalerrien populazioaren arabera banatuko da. Nafarroara, gehienez ere, 107.232.000 euro iritsi daitezke, kopuru guztiaren %1,34. Gure herrialdera iritsi daitekeenaren zati horretatik Sakanako udalek 3.554.987 euro jaso ditzakete. Mankomunitateek ere badute funtsa horretako dirua erabiltzeko aukera. Hala izanez gero, mankomunitatea osatzen duten udalerri bakoitzari dagokion dirua txikituko luke gobernuak, populazioaren arabera beti ere. Erakundeek ilbeltzaren 24ra arteko epea dute eskaerak egiteko.HerriaPopulazioaGehienezko finantziazioaArakil907160.528Irurtzun2.200389.374Irañeta15627.610Uharte Arakil774136.989Arruazu10418.407Lakuntza1.130199.997Arbizu1.021180.705Ergoiena426 75.397Etxarri Aranatz2.450433.621Bakaiku33859.822Iturmendi38067.256Urdiain605107.078Altsasu7.5271.332.191Olatzagutia1.739307.783Ziordia32958.229Guztira20.028 3.554.987 :