Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Mendeurrena ibarreko historia eta kultura ezagutzeko eta berreskuratzeko" izateko nahia azaldu zuten alkateekNafarroako errege Antso VII.ak, Azkarrak, Burunda ibarrari foruak eman zizkiola zortzi mende bete dira azaroan. Batzarramenditik pasatzen diren guztiei efemeride hori gogoraraziko die oroitarri batek. Duela zortziren urte Burunda nola zen azaldu zuen ziklo baten akaberako ekitaldian mustu zuten oroitarria, azaroaren 29an. Ekitaldian Burundako sei herrietako alkateak izan ziren, Amelia Salanueva eta Jose Ramon Corpas kontseilariekin batera. Ehundik gora burundar izan ziren ekitaldiaren lekuko. Burundako alkateek gogora ekarri zuten Batzarramendi egiten zituztela Burundako herriek batzarrak. Foruak jasotzeko eman ziren gertakariak eta haien garapena gogorarazi zuten. Horrekin batera, alkateek nabarmendu zuten "historiak lehengo bizimodua nolakoa zen eta gure aurrekoek utzitako ondarea ezagutzen laguntzen digu. Era berean, egindako akatsak utzitako ondarea ezagutzen laguntzen digu". Aldi berean, historiak "egindako akatsak ezin direla errepikatu irakasteaz gain, mendeetan zehar historia komuna izan dugula ere erakusten digu". Horregatik guztiagatik, Burundako alkateek ondorioztatu zuten "oso garrantzitsua" dela "gure historia ezagutzea eta ezagutaraztea, gu guztiok elkartu eta nortasun propioa ematen digulako"