Edukiontzi berriak gure artean

Guaixe 2008ko abenduaren 11

Asko eta asko izan dira egun hauetan kalean edukiontzi berriak ikustean harritu direnak. Baita gu ere. Sakanako Mankomunitatetik azaldu digutenez Irurtzun, Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olatzagutian jarri dituzten edukiontzi laranjak etxean erabilitako olioa biltzeko balioko dute. Azpimarratu dutenez oraindik ez daude erabilgarri. Sakanako Mankomunitateak aurki edukiontzi erabiltzeko argibideak emanen dituela aurreratu digu. Edukiontzi laranjarekin batera Altsasun urdin koloreko beste edukiontzi batzuk ere jarri dituzte egun hauetan. Arropa eta oinetakoak biltzeko izanen da eta horren erabileraren inguruko azalpenak ere aurki zabalduko dituzte Altsasuko Udaletik.