Anda eta Salazarren lanak Bilbon ikusgai

Guaixe 2008ko abenduaren 11

Windsor Kulturgintza galeria bilbotarrak Desde la Memoria izenburuko erakusketa kolektiboa mustu du. Hartan galeriako arduradunak 70eko hamarkada akaberan eta 80ko hamarkada hasieran eskuratutako artelanak ikusteko aukera izanen da. Erakusketa antolatzerakoan "ikuslearengan oroitzapenak sortu eta, batez ere, ez du inor hotz utzi nahi". Artista zerrenda luzearen lanek osatzen dute erakusketa, "arte garaikideaz eta galeriaren ibilbideaz aritzeko funtsezkoak". Erakusketak Windosr Kulturgintza galeriaz gain, Bilboko Roche Bobois denda hartzen du. Arte eta altzari garaikideen artean hainbat artelan ikusteko aukera izanen da, tartean Jose Ramon Anda eta Dora Salazarrenak.