Txikia nintzela, eskolan...

Guaixe 2008ko abenduaren 11

Aiton-amonei eta gurasoei behin baino gehiagotan entzun izan diegu halako esaldiak. Lakuntzan, asteburuan, garai bateko eskola eta, bide batez, haurtzaroa ezagutzeko aukera izan zen. Luis Fuentes ikastetxeak 50 urte betetzen dituela eta Garai bateko haurtzaroa erakusketa antolatu zuten. Erakusketak lakuntzarren jakin-mina piztu zuen eta asko izan ziren hura bisitatu zutenak. Erakusketari dagokionez, Nafarroako Museo Etnologikoak beste erakusketa batetarako prestatuta zeuzkan panel batzuk ikusgai izan ziren. Horrekin batera, Hezkuntza Departamentuko eskola ibiltaria ere Lakuntzara ekarri zuten. Haren materialekin garai bateko eskola irudikatu zuten Hori guztia gutxi ez balitz, Lakuntzako eskola giroko argazki zaharren erakusketa ere ikusgai izan zen. Eskolan bertan duela urte batzuk bildutako irudiak dira eta haien artean bada 1923. urteko bat.