Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, biharko Altsasu eta Etxarri Aranatz oinez lotuko dituen martxa deituta dago. Mobilizazio horrekin antolatzaileek "proiektu txikitzaile horren aurkako jarrera berretsi" nahi dute. Aldi berean, "sakandar guztiak naturaren alde eta jendarteak benetan behar dituen beharren alde borrokatzera" deitu dituzte, haien esanetan "gutxi batzuen onurarako baizik" izanen litzatekeelako "proiektu erraldoia".Martxaren antolatzaileek larunbat goizean Altsasura trenez joateko deia egin dute. "Kontzientzia-eragozpen bidaia" eginen dute txartela ez ordainduz, "RENFE abiadura handiko trenaren (AHT) laguntzailea da eta". Behin Altsasun, martxista guztiendako gosaria izanen da, 9:15ean, plazan. Horren ondoren ekinen diote bideari. MartxaSakanako AHT Gelditu! Elkalanetik jakitera eman dutenez, Etxarrira bitarteko herri guztietan sartu-irtena eginen du martxak. Horrekin batera "azalpenak emateko" hainbat geldialdi eginen dituzte ibilbidean zehar. Iturmendin hamaiketakoa hartzea aurreikusi dute. 14:00etarako Etxarri Aranatzera iristea aurreikusten dute antolatzaileek. Ordu erdi geroago bazkaltzera eseriko dira eta zozketak, bideo emanaldiak eta beste izanen dira. 20:00etan, AHT gelditzera goaz lelopean eskualde mailako manifestazioa deitua dago. Egitaraua 23:00etatik aurrera gaztetxeak hartuko duen Macarrada eta Egurre taldeen kontzertuarekin itxiko da. UharteAzaroaren 29an Uharte Arakilen GeldiROCK kanpainako kontzertu nagusia izan zen. Hainbat herritan garatzen ari den kanpaina horren sustatzaileak Sakanako nahiz Leitzako gazte asanbladak eta Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana dira. Haiek azaldu digutenez, Uharteko kontzertuan 1.200 pertsona inguru ibili ziren eta "arrakastatzat" jo zuten.