Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Zaldi Beltza Xake Taldeak VIII. Sakanako Xake Txapelketa antolatu du larunbatean, abenduaren 13an, Etxarri Aranatzen. Hain zuzen ere Larrañeta elkarteak hartuko du txapelketa, 9:30ean hasita. 20 minutuko partidak izanen dira, eta Zaldi Beltza Xake taldekoek bertan aritzera animatu dute. "Hau gure kirola da, zergatik ez zurea?" diote txapelketa iragartzeko jarri dituzten karteletan. Sariei dagokienez, 3 heldu hoberenendako eta 14 urtez azpiko hiru gazte hoberenendako sariak izango dira.