Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egur Sport enpresak antolatutako Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketa jokoan da. Gazteen mailan, B multzoko bikoetako bat Ibai Gorriti uhartearrak eta Iñaki Vazquez "Sakana" altsasuarrak osatutakoa da, eta atzo ziren lehiatzekoak. Baina Ibai Gorriti ezin izan zen aritu eta haren lekua David Amillanok hartu zuen. Aipatu bikoa, esan dugun moduan, atzo lehiatu zen, Donezteben, Ander Erasunen eta Julen Kañamaresen kontra. Bost lan egin behar zituzten: aizkolari bakoitzak 45 ontzako enborra kolpeka moztea; aizkolari bakoitzak 45 ontzako enborra moztea, erlojuaren kontra; 36 ontzako enborra zutik moztu eta 45 ontzakoa etzanda ebakitzea; 60 ontzako enborra txanda librean azkarrago nork moztu; eta 45 ontzako bi enbor eta bi kana erdiko moztea. Lan guztiak egiten azkarrenak Ander Erasun eta Julen Kañamares izan ziren (18:24). Ia lau minutu arteko aldea atera zieten David Amillanori eta Iñaki Vazquez "Sakana"-ri. Aipatzekoa da, maila nagusian, Floren Nazabal eta Ugaitz Mugerza larunbatean, abenduaren 20an, sartuko direla lehian, Mutrikun, Jose Mari Olasagastiren eta Luis Txapartegiren kontra.