Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ez zen sorpresa handirik egon igandean, Hiru Herri krosaren 17. edizioan. Erakustaldi bikaina eman eta gero, Gebremariam eta Kidane etiopiarrak nagusitu ziren Burlatako helmugan, gizonen artean lehena eta emakumeen artean bigarrena. Maroko, Kanaria eta Penintsula osotik etorritako korrikalari ezagun asko bildu zituen Iruñerriko kros entzutetsuak. Haiekin lehiatu ziren Sakanatik joandako korrikalariak ere. 9.940 metroko ibilbidean, lan bikaina egin zuten sakandarrek. Iban Gonzalez Barroso, Javier Borrega eta Juantxo Arregi izan ziren bailarako lehenak. Aipagarria da Fco. Javier Gomezen lana, 10. beteranoa izan baitzen. Maila absolutuan ez ezik, gaztetxoenen mailan ere ordezkari bikainak izan zituen Sakanak. SailkapenakGizonezkoen maila absolutua (9.940 m)1. Gebre-egziabher Gebremariam 30:5224. Iban Gozalez 37:2825. Javier Borrega 37:2526. Juantxo Arregi 37:3030. Juan Carlos Gomez 38:3634. Asier Urkia 41:02Beteranoak (5.820 m.)1. Oscar Primo10. Fco. Javier Gomez 15. Esteban Berdud27. Juantxo Azurmendi30. Enrique Aldasoro31. Jesús Mª Olomos Gazteak (3.970 m)1. Alex Fiz 17:525. Urko Berdud 18:247. Aitor Mozo 19:04