Aralar Mendi eta Xotaren derbia Uharte Arakilen

Guaixe 2008ko abenduaren 16a

Asteburuan Estatuko lehen B mailako 10. jardunaldia jokatu zen. Uharte Arakilgo Aralar Mendik gol festa ederra ospatu zuen Zizur Nagusian, Zizur taldeari 6-10 irabazi eta gero. Irurtzungo Xotak ere garaipena ospatzeko aukera izan zuen etxean, Nafarroako Unibertsitatearen aurrean 6-3 gailendu eta gero. RVC taldea da Estatuko lehen B mailako liderra, 25 punturekin. Bi puntu gutxiago dauzka bigarrena den Aralar Mendik, 23 hain zuzen. Xotak sailkapenean gora egin du eta seigarrena da, 15 punturekin. Larunbatean 11. jardunaldia egonen da jokoan, eta ligako bi talde sakandarren arteko derbiaz gozatzeko aukera izango dugu. Uharte Arakilen jokatuko da partida, larunbat arratsaldean, kiroldegian. Partida oso lehiatua izanen da, Aralar Mendik lidergoa lortzea baitu jokoan, eta Xotak garaipen bideari eutsi nahi diolako.