Gero eta gertuago dago Nesken pala Txapelketako finala

Guaixe 2008ko abenduaren 19a

Nesken Sakanako Pala Txapelketak parte-hartze arrakasta itzela izan du bere 3. edizioan. Sakandarrak ez ezin, kanpokoak ere lehiatzen ari dira Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako txapelketan. 37 bikote dira denera, 20 bikote lehenengo eta bigarren mailan, 7 gazte kategorian eta 10 haurretan.Pala Txapelketak gero eta gertuago du amaiera. Hain zuzen ere, asteburu honetan final-erdiak jokatuko dira bigarren mailan eta gazteen kategorian. Lehenengo mailan 3. jardunaldia izanen dute jokoan. Ondorengo bikoteen artean erabakiko dira finalerako txartelak:Gazteak:Maitane-Leire Ana-NaiaraIrati-Amaia Ane-OihaneBigarren maila: Encarni-Mirentxu Iera-SaioaGarbiñe-Arantza Yanira-RebecaEtxarri Aranazko pilotalekuak hartuko ditu pala jaialdiak ostiralean, 19:00etatik 22:00etara lehena eta larunbatean, 16:00etatik aurrera bigarrena.